2014an hasi zen Nahiarten. Hasieratik, teknika piktorikoekin esperimentatu nahi izan zuen. Azkar eta erabakitasunez lantzen ditu euskarri ezberdinak, non bere bizi-energiaren arrastoa uzten duen. Bere obra kolore ausarten erabileran oinarritzen da (batzuetan urarekin beheratzen ditu), hain gustuko dituen komiki-sorginen irudiekin, eta une oro bere nortasun alai, irmo eta geldiezina islatuz.