2017an hasi zen Nahiarten, eskolaz kanpoko jarduera gisa. Ikasketa arautuak amaitutakoan, 900 orduko prestakuntza-programan hasi zen. Oso artista zorrotza da bere lanarekin. Marrazketa, perspektiba eta kolorea menderatzen dituela-eta, imajinario agorrezina eta ironia bikaina dituzten lanak egiteko gai da.