2013an hasi zen Nahiarten, aldez aurretik arte plastikoetan inongo prestakuntzarik izan gabe. Nortasun handi eta irmoko artista, elkarrizketa bat abian jartzen du beti bere lanen bitartez. Bere obrak izaera figuratibo nabaria du, non bere izaera alai eta dinamikoa islatzen duen. Kolore aseak eta irudiak erabiltzen ditu. Familiaren eta lagunen inguruan proiektatzen du bere burua, arte-sorkuntzaz disfrutatzen eta maite duen jendearekin hura partekatzen. Bere erabaki irmo eta mugiezinak bere lanetan erabiltzen duen sinaduraren bitartez islatzen ditu: «Leire la Artista».