2018an hasi zen Nahiarten, eta bere sorkuntza-prozesu propioarekin lan egin du hasieratik. Materialak kontu handiz erabiltzen ditu; kolorea erabateko gozotasunaz lantzen du eta, horregatik, bere lanak oso garbiak eta dotoreak dira, artista bera bezalakoak. Bere marrazki-lan maitagarriak publikoarengana iristen dira –sorkuntzak euskarri ezberdinetan egitea eskatzen diote–.