2020an hasi zen Nahiarten, ikasketa arautuak amaitutakoan. Gaztea, alaia eta komunikatiboa, marrazketa-maila altua erakutsi du hasieratik. Teknika lehorra menderatzen du eta hezearekin hasi da esperimentatzen. Figura interesatzen zaio eta atzealdea/figura ikertzera bideratzen du bere ahalegina, sorkuntza-lanetan aurrerapauso nabarmenak lortuta.