Artista autodidakta, oso gazte zela hasi zen margotzen. Hamabost urte baino gehiagoz eten zuen bere lan artistikoa, eta 2024an Nahiarten hasi da lanean; marrazkilari trebea da, eta marra eta orbana menderatzen ditu. Errotuladoreak erabiltzen ditu irudiak sortzeko, eta, arte-sorkuntzaren alorrean aurrera egiteko interesak bultzatuta, hainbat teknika eta euskarrirekin esperimentatzen hasi da. Probatzen duen teknika bakoitzean aukera berriak aurkitzen ditu edertasun eta nortasun handiko bere obra garatzen jarraitzeko.