Beste pintura-estudio batetik etorria, 2015ean hasi zen Nahiarten. Autonomia handia du eskarmentu handiko margolari gisa, eta, horri esker, lanak azkar egiten ditu hainbat pintura-teknika erabilita. Koloreak ez ditu ausaz aukeratzen, lana hasi aurreko berariazko borondate jakin baten bidez baizik. Bi sorkuntza-prozesu garatzen ditu aldi berean, erabiltzen duen teknikaren arabera. Pintura akrilikoan egindako lanek izaera geometriko nabarmena duen obra bat erakusten digute, betiere kolore aseekin, non Aguinaga txundigarriago bat ikusten dugun; pintzelkadak musika alai baten erritmoan jartzen dituela dirudi. Baina, era berean, alderdirik intimoena erakusten digu bere lan figuratiboagoarekin. Horretarako, teknika lehorrak eta kolore ez hain aseak erabiltzen ditu, erritmo lasaiagoarekin.